
Lanean ari gara arbela digitalaren eta Notebook softwarearen oinarrizko kontzeptuak eta ezaugarriak, euskaraz, formakuntza ikastaro batean biltzeko.
Bitartean, esparru honetan eskuraizango duzu hainbat helbide eta esteka SMART Board ADIrako gehien erabiltzen den softwarearen baliabide digitalak ezagutzeko.

IKTen munduan lanean aritzen den irakaslea bazara hemen aurkituko duzu: PDIren erabileraren inguruko hainbat webguneren berri, gelarako baliabide pedagogikoei buruzko artikuluak eta gertakizun, jardunaldi, erakusketak eta ikastaroen informazioa.

Foro honek eztabaida eta elkartrukegunea izan nahi du, orokorrean arbel digitalarekin eta bereziki Smart Board PDIrekin lanean ari diren irakasle guztien artean.
Zalantzarik edo kontatzeko zerbait interesgarririk baldin baduzu, dudarik gabe, egizu. Beste aldean, beti norbait izango da.

Txoko honetan ADIrako lagungarri izan daitezkeen materialak, apunteak, eskuliburuak eta software libreko errekurtsoak bilduko ditugu.
Horrez gain, zuen onurako, ikasgaiak, tutorial xumeak eta Notebook lantzeko ariketak jarriko ditugu formatu ezberdinetan (html, pdf, doc eta bideoan flv eta avi).
ADIren hezkuntza erabilerarekin lotutako blogs,youtube, google eta bideoetarako estekakere aurkituko dituzu hemen.
Atal honetan ere Internetek duen potentzial didaktikoari lekua utziko diogu: web 2.0, irakaskuntza-trebetasunak, presentziazkoa ez den irakaskuntza, lankidetza proiektuak, IKTen arloan sortutako currĂculum-berriztapenak ...
Eta bukatzeko, materialen eguneratzeen informazio guztia, azken ordukoak eta Smart Board ADI-ren gainontzeko albisteak hemen izango dituzu eskura.


